XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...), Estatu Batuenetik bereziki, 1988an Human Genome Organization (HUGO) sortu zen eta bere eginkizuna, herrialde desberdinetako ikerkuntzak gizakiaren geneak sekuentziatu eta maparatzeko bideratzea da, horretarako nazio desberdinen ekarpen ekonomikoak bere alde dituela.

Lehen nioen bezala, Proiektuak, garbiro duen zientzi garrantziaz gainera, saihetsezinak diren konotazio etikoak ditu.

Aurten bertan, 1990ean, bilerak eta sinposioak antolatu nahi dira, Proiektuak piztu dituen etika-, gizarte- eta lege-inplikazioekin zerikusirik duten gaiei heltzeko.

Duela hiruzpalau urtetik hona, asko dira giza herentziazko gaixotasunak efikazki sendatzeko ahaleginean, lehenengo geneterapien berehalakotasunaz beren irakurleei berriak eskaintzen dizkieten nazioarteko zientzi aldizkariak.

Saio ugari ari da egiten genetika berria sanitate-arloari aplikatzeko eta terapeutika-mota honen ahalbidetasunari dagokionean aurrerapen batzuk egin dira, baina oraindik ere asko dago egiteko.

Arazoak, bistan denez, zientzi konotazio garrantzitsuak ditu baina aldi berean eragin moral larriak ere bai.

Giza norbanakoen eta herrien ondare genetikoa eboluzio luzearen ekoizkina denez, ez litzateke noski oso zuhurra bapatean eta arbitrarioki aldatzea.

Genetika berria, zientzia berri eta erronkajolea, begiramenik gabe jarri zaio aurrez aurre XX. mendeko gizakiaren krisi moralari.

Giza genetikako esperimentuek, ezin ditzakete gizakiaren bizia, osasuna eta osotasuna zauri edota arrisku bizian jar.

Naturarengan egindako eragiketak, erantzunkizun-zentzu handiarekin eta bai gaurko eta nola ez etorkizuneko naturarentzat eta gizateriarentzat ere izan ditzaketen ondorio posibleak ondo neurtuta egin behar dira. J. A. A.